Open Dataren inguruko berriak

Albiste, artikulu eta berrien bilatzailea

Euskadiko lan-egutegiaren API Rest-a

Argitalpen-data: 

Berrerabiltzaile batek API Rest bat garatu du, Euskadiko jaiegunak udalerrien eta dataren arabera eskaintzen dituena.

Euskadiko udalerrien araberako lan-egutegia Open Data Euskadiren katalogotik gehien deskargatzen den datu-multzoetako bat da. 2010. urteaz geroztik eskuragarri daude Euskal Autonomia Erkidegoko lan-egutegiak.

Katalogoko dataset horietatik abiatuta, berrerabiltzaile batek API Rest bat garatu du, interesatuta dagoenari datu horiek erabiltzeko lana errazteko. Berrerabiltzaile horrek APIaren dokumentazioa ere argitaratu du, eta, beraz, datuak ulertzea eta berrerabiltzea oso erraza da.

APIak edozein garatzaileren esku jartzen ditu 2014tik jaiegunei buruzko datuak udalerrika, eta, berrerabiltzaileak berak bere webgunean azaltzen duenez, urtero datuak eguneratzeko konpromisoa hartzen du, urte bakoitzeko abenduan.

API Rest del Calendarilo laboral de Euskadi

API Rest-a berrerabilera errazteko

API (aplikazioak programatzeko interfazea) arauen eta zehaztapenen multzo bat da, aplikazioen arteko datu-komunikazioa ahalbidetzen duena. Datuak eskuratzeko modu horrek aplikazioen garapena errazten du eta denbora eta dirua aurrezteko aukera ematen du.

REST software-arkitekturako estilo bat da, HTTP komunikatzeko erabiltzen dituen sistemen arteko edozein interfaze deskribatzeko erabiltzen dena. Termino horrek “Representational State Transfer” esan nahi du (ordezkaritza-egoeraren transferentzia), eta horrek esan nahi du, bi deiren artean, zerbitzuak ez dituela datuak gordetzen.

API Rest batek hirugarrenek datuak berrerabiltzea errazten du; beraz, datu publikoak irekitzeko modu gomendatuetariko bat da. Open Data Euskadik berrerabiltzaileentzako API batzuk argitaratu berri ditu.